50 Baina Jesusek erantzun:—Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.
51 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek.
52 Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko.
53 Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta.
54 Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?»
55 Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien.
56 Gero, beste herri batera joan ziren.