53 Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta.
54 Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?»
55 Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien.
56 Gero, beste herri batera joan ziren.
57 Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:—Noranahi jarraituko dizut.
58 Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.
59 Beste bati esan zion:—Jarraitu niri.Baina hark erantzun:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.