23 Egunero laguntzaile berriak zetozen Davidengana, eta honen gudarostea ezin konta ahalakoa egin zen.
24 Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebatuak, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:
25 Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak;
26 Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu;
27 Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon eta,
28 gainera, Joiada, Aaronen ondorengoen buru zena, bere hiru mila eta zazpiehun gizonekin;
29 baita Tzadok ere, gizon gazte eta adoretsua bera, bere senitarteko hogeita bi buruzagirekin;