1 Kronikak 4 EABD

Judaren ondorengoen beste zerrenda bat

1 Hona hemen Judaren semeak: Peretz, Hetzron, Karmi, Hur eta Xobal.

2 Xobalen seme Reaiasek Jahat sortu zuen, eta Jahatek Ahumai eta Lahad. Hauek dira tzorear leinuak.

3 Hona hemen, Etam hiria eraiki zuen Hurren semeak: Izreel, Ixma eta Ibdax. Alabaren izena Hatzelelponi.

4 Gerora, Penuel eta Ezer ere izan zituen; hark Gedor eraiki zuen, eta honek Huxa. Hauek izan ziren Belen eraiki zuen Efrataren lehen-seme Hurren ondorengoak.

5 Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara.

6 Naarak ondorengo hauek izan zituen: Ahuzam, Hefer, Temangoak eta Ahaxtarkoak.

7 Heleak hiru seme hauek izan zituen: Tzeret, Jetzohar eta Etnan.

8 Kotz-ek Anub eta Hatzobeba eta Harumen seme Aharhelen leinuak sortu zituen.

9 Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura».

10 Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.

Beste jatorri-zerrenda bat

11 Xuharen anaia Kelubek Mehir sortu zuen, Extonen aita.

12 Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.

13 Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai.

14 Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.

15 Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.

16 Jehalelelen semeak: Zif, Zifa, Tirias eta Asarel.

17-18 Ezraren semeak: Jeter, Mered, Efer eta Jalon izan ziren. Faraoiaren alaba Bitiarekin ezkondu zen Mered, eta hark Miriam, Xamai eta Ixban eman zizkion, azken hau Extemoa eraiki zuena. Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion: Jered, Heber eta Jekutiel; lehenengoak Gedor eraiki zuen, bigarrenak Soko eta hirugarrenak Zanoah.

19 Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias; honen semeak hauek izan ziren: Dalias garmetarra, Keilaren aita, eta Extemoa maakarra.

20 Ximonen semeak: Amnon, Rina, Ben-Hanan eta Tilon. Ixeiren semeak: Zohet eta Ben-Zohet.

Xelaren ondorengoak

21 Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak.

22 Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren eta gero Belenera itzuli —antzinako kontuak dira hauek—.

23 Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.

Simeonen ondorengoak

24 Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul.

25 Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma.

26 Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei.

27 Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen; baina haren senideek ez zuten seme-alaba askorik izan eta, horregatik, Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan.

28 Haien bizilekuak Beer-Xeba, Molada, Hatzar-Xual,

29 Bilha, Ezem, Tolad,

30 Betuel, Horma, Tziklag,

31 Bet-Markabot, Hatzar-Susim, Bet-Birei eta Xaaraim hiriak izan ziren, Daviden erregealdia hasi arte;

32 baita beste hauek ere: Etam, Ain, Rimon, Token eta Axan: bost hiriok

33 eta hauen inguruetako herrixkak Baal-eraino. Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.

34 Mexobab, Jamlek, Amatziasen seme Joxa,

35 Joel, Joxibiasen seme Jehu —Joxibias Seraiasen semea zen, eta hau Asielena—,

36 Elioenai, Jaakoba, Jexohaias, Asaias, Adiel, Jesimiel, Benaias,

37 Xifeiren seme Ziza —Xifei Alonen semea zen, hau Jedaiasena, hau Ximrirena eta hau Xemaiasena—:

38 hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren.

39 Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila.

40 Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian.

41 Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.

42 Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel.

43 Amalektarren artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29