1 Kronikak 25 EABD

Kantarien hiru taldeak

1 Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten. Hauek Jainkoaren mezuak kantatzen zituzten zitara, harpa eta txilinen laguntzaz. Hona hemen eginkizun hori zutenen zerrenda.

2 Asafen semeak: Zakur, Josef, Netanias eta Asarela; beren aita Asaf zuten zuzendari eta honek erregearen aginduen arabera kantatzen zituen Jainkoaren mezuak.

3 Jedutunen semeak sei hauek izan ziren: Gedalias, Tzeri, Jexaias, Haxabias, Matitias eta Ximei; beren aita Jedutun zuten zuzendari eta honek zitara joz kantatzen zituen Jainkoaren mezuak, Jauna ospatu eta goretsiz.

4 Hemanen semeak: Bukias, Matanias, Uziel, Xebuel, Jerimot, Hananias, Hanani, Eliata, Gidalti, Romamti-Ezer, Joxbekaxa, Maloti, Hotir eta Mahaziot.

5 Hauek guztiak, Hemanen seme ziren; bera, berriz, erregeari Jainkoaren mezuak adierazten zizkion profeta, Jainkoaren ahalmena handietsiz. Hamalau seme eta hiru alaba eman zizkion Jainkoak Hemani.

6 Hauek guztiak, beren aita Asaf, Jedutun eta Hemanen zuzendaritzapean, erregearen esanetara zeuden, Jaunaren etxeko kultuan txilin, harpa eta zitararen laguntzaz kantatzeko.

7 Hauek, beren ahaideekin batera, berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak.

8 Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle.

9-31 Hona hemen, zozketan sartu ziren taldeburuen zerrenda; talde bakoitzean hamabi lagun sartzen ziren:1.a Asafen seme Josef; 2.a Gedalias; 3.a Zakur; 4.a Itzri; 5.a Netanias; 6.a Bukias; 7.a Jesarela; 8.a Jexaias; 9.a Matanias; 10.a Ximei; 11.a Azarel; 12.a Haxabias; 13.a Xubael; 14.a Matitias; 15.a Jeremot; 16.a Hananias; 17.a Joxbekaxa; 18.a Hanani; 19.a Maloti; 20.a Eliata; 21.a Hotir; 22.a Gidalti; 23.a Mahaziot; 24.a Romamti-Ezer.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29