1 Kronikak 7 EABD

Isakarren ondorengoak

1 Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron.

2 Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeita bi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldatzean.

3 Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu.

4 Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera.

5 Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.

Benjaminen ondorengoak

6 Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.

7 Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.

8 Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak.

9 Familiaburu hauen ondorengoen erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.

10 Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar.

11 Jediaelen seme hauek guztiak familiaburu izan ziren eta gizon adoretsu. Hauen ondorengoak hamazazpi mila eta berrehun gizon ziren, gudurako prest.

12 Xupim eta Hupim Ir-en semeak ziren; Huxim, berriz, Aherren semea.

Neftaliren ondorengoak

13 Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahtziel, Guni, Jetzer eta Xalum.

Manasesen ondorengoak

14 Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen.

15 Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen.

16 Makirren emazte Maakak bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren,

17 eta Ulamen semea Bedan. Horra, bada, Makirren seme eta Manasesen biloba zen Galaaden semeak.

18 Honen arreba Hamoleketen semeak Ixhod, Abiezer eta Mahla izan ziren.

19 Xemidaren semeak Ahian, Xekem, Likhi eta Aniam izan ziren.

Efraimen ondorengoak

20 Efraimen ondorengoak: Xutelah, honen seme Bered, honen seme Tahat, honen seme Elada, honen seme Tahat,

21 honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako.

22 Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak.

23 Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.

24 Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.

25 Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,

26 honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,

27 honena Nun eta honena Josue.

28 Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.

29 Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.

Axerren ondorengoak

30 Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.

31 Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen.

32 Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.

33 Jafleten semeak: Pasak, Bimhal eta Axbat.

34 Jafleten anaia Xemerren semeak: Rohga, Jehuba eta Aram.

35 Haren anaia Helemen semeak: Tzofah, Imna, Xelex eta Amal.

36 Tzofahen semeak: Suah, Harnefer, Xual, Beri, Imra,

37 Betzer, Hod, Xama, Xilxa, Jitran eta Beera.

38 Jeterren semeak: Jefune, Pispa eta Ara.

39 Ularen semeak: Arah, Haniel eta Ritzias.

40 Hauek guztiak Axerren ondorengo izan ziren, familiaburu, gizon bikain, buruzagi nagusi. Ondorengoen erroldaren arabera, hogeita sei mila gizon zituzten gudurako prest.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29