1 Kronikak 2 EABD

Jakob/Israelen hamabi semeak

1 Hona hemen Israelen semeak: Ruben, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Zabulon,

2 Dan, Jose, Benjamin, Neftali, Gad eta Axer.

Judaren ondorengoak

3 Judaren semeak: Er, Onan eta Xela, hirurak bere emazte kanaandar Xuaren alabarengandik jaioak. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen eta hilarazi egin zuen Jaunak.

4 Gerora, Tamar bere errainagandik, Peretz eta Zerah izan zituen. Beraz, Judaren semeak, orotara, bost izan ziren.

5 Peretzen semeak: Hetzron eta Hamul.

6 Zerahen semeak: Zimri, Etan, Heman, Kalkol eta Dara, guztira bost.

7 Karmiren semea: Akar. Honek hondamena ekarri zion Israel herriari, suntsitu beharreko ziren harrapakinetarik zerbait beretzat hartu zuelako.

8 Etanen semea: Azarias.

Daviden aurrekoak

9 Hetzronek seme hauek izan zituen: Jerahmeel, Ram eta Kelubai.

10 Ramek Aminadab sortu zuen. Aminadabek Nahxon, Judaren leinuaren buruzagia;

11 Nahxonek Salma sortu zuen; Salmak Booz;

12 Boozek Obed eta Obedek Jese.

13 Jeseren semeak hauek izan ziren: lehena Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Ximea,

14 laugarrena Netanel, bosgarrena Radai,

15 seigarrena Otzem eta zazpigarrena David.

16 Hauen arrebak Tzeruia eta Abigail izan ziren. Tzeruiak hiru seme izan zituen: Abixai, Joab eta Asahel.

17 Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.

Hetzronen eta Kaleben ondorengoak

18 Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.

19 Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur.

20 Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

21 Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.

22 Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.

23 Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.

24 Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea.

Jerahmeelen ondorengoak

25 Hetzronen lehen-seme zen Jerahmeelen semeak honako hauek izan ziren: lehena Ram eta ondoren Buna, Oren, Otzem eta Ahias.

26 Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama.

27 Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker.

28 Onamen semeak Xamai eta Jada izan ziren; Xamairen semeak Nadab eta Abixur.

29 Abixurren emazteari Abihail zeritzan, eta honek bi seme eman zizkion: Ahban eta Molid.

30 Nadaben semeak: Seled eta Apaim. Seled semerik izan gabe hil zen.

31 Apaimen semea Ixei izan zen; Ixeirena Xexan, eta Xexanena Ahlai.

32 Xamairen anaia Jadaren semeak Jeter eta Jonatan izan ziren. Jeter semerik izan gabe hil zen.

33 Jonatanen semeak Pelet eta Zaza izan ziren. Hauek guztiak Jerahmeelen ondorengoak izan ziren.

34 Xexanek ez zuen semerik izan, baina bai alabak. Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa.

35 Xexanek bere alabetarik bat emaztetzat eman zion Jarhari, eta hark seme bat eman zion: Atai.

36 Ataik Natan sortu zuen; Natanek Zadab;

37 Zadabek Eflal; Eflalek Obed;

38 Obedek Jehu; Jehuk Azarias;

39 Azariasek Heletz; Heletzek Eleasa;

40 Eleasak Sismai; Sismaik Xalum;

41 Xalumek Jekamias, eta Jekamiasek Elixama.

Kaleben ondorengoak

42 Jerahmeelen anaia Kaleben semeak honako hauek izan ziren: lehena Mexa, Zifen aita izango zena, eta Marexa, Hebronen aita izango zena.

43 Hebronen semeak: Korah, Tapuah, Rekem eta Xema.

44 Xemak Raham sortu zuen, Jorkeamen aita; Rekemek Xamai sortu zuen.

45 Xamairen semea Maon izan zen, eta hau Bet-Tzurren aita.

46 Kaleben ohaide zen Efak Haran, Motza eta Gazez sortu zituen. Haranek ere Gazez izeneko semea izan zuen.

47 Jahdairen semeak Regem, Jotam, Gexan, Pelet, Efa eta Xaaf izan ziren.

48 Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen,

49 baita Xaaf eta Xeba ere; bata Madmanaren aita izango zen, bestea Makbenarena eta Gibearena; Kaleben alaba Aksa izan zen.

50 Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen-seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena;

51 Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena.

52 Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko askazi erdiak

53 eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak.

54 Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak;

55 baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29