1 Kronikak 27 EABD

Gudarostearen antolakuntza

1 Israeldarrek zerbitzaldia egin ohi zuten erregearen gudarostean. Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda; erregearen zerbitzura zeuden hauek gudari-taldeen eginkizun guztietan. Gudari-talde bakoitza hogeita lau mila gizonekoa zen, eta urte osoan hilabete banako zerbitzaldiak egin ohi zituzten.

2 Hogeita lau mila gizoneko lehen taldearen buruzagia Zabdielen seme Jaxobeam zen,

3 Peretzen ondorengoetakoa; bera zen gudarosteko ofizial guztien buru lehen hilabetean.

4 Bigarren hilabetean bigarren taldearen buruzagia Dodai zen, ahohitarra; Miklot ere buruzagi zen talde hartan.

5 Hirugarren hilabetean hirugarren taldearen buruzagia Benaias zen, Joiada apaiz nagusiaren semea.

6 Benaias hau hogeita hamar gudari adoretsuetako bat izan zen eta beraien buruzagi. Bere taldekoa zuen bere seme Amizabad ere.

7 Laugarren hilabetean laugarren taldearen buruzagia Joaben anaia Asahel zen, eta gero beraren seme Zebadias.

8 Bosgarren hilabetean bosgarren taldearen buruzagia Xamhut zen, Izrahen ondorengoetakoa.

9 Seigarren hilabetean seigarren taldearen buruzagia Ira zen, Tekoako Ikexen semea.

10 Zazpigarren hilabetean zazpigarren taldearen buruzagia Heletz zen, Pelon herrixkakoa eta Efraimen ondorengoetakoa.

11 Zortzigarren hilabetean zortzigarren taldearen buruzagia Sibekai zen, Huxakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

12 Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa, Benjaminen ondorengoetakoa.

13 Hamargarren hilabetean hamargarren taldearen buruzagia Mahrai zen, Netofakoa, Zerahen ondorengoetakoa.

14 Hamaikagarren hilabetean hamaikagarren taldearen buruzagia Benaias zen, Piratongoa, Efraimen ondorengoetakoa.

15 Hamabigarren hilabetean hamabigarren taldearen buruzagia Heldai zen, Netofakoa, Otnielen senitartekoa. Haren taldekoak hogeita lau mila gudari ziren.

Leinuen antolakuntza zibila

16 Hona hemen Israelgo leinuburuak: Rubenen leinuarena Eliezer, Zikriren semea; Simeonen leinuarena Xefatias, Maakaren semea;

17 Lebiren leinuarena Haxabias, Kemuelen semea; Aaronen ondorengoena Tzadok;

18 Judaren leinuarena Elihu, Daviden ahaidea; Isakarren leinuarena Omri, Mikaelen semea;

19 Zabulonen leinuarena Ixmaias, Obadiasen semea; Neftaliren leinuarena Jerimot, Azrielen semea;

20 Efraimen leinuarena Oseas, Azaziasen semea; Manasesen mendebaldeko leinu erdiarena Joel, Pedaiasen semea;

21 Manasesen beste leinu erdiarena, Galaadekoarena, Ido, Zakariasen semea; Benjaminen leinuarena Jaasiel, Abnerren semea;

22 Danen leinuarena Azarel, Jerohamen semea.Hauek izan ziren Israelgo leinuburuak.

23 Davidek erroldatze hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu, Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria.

24 Tzeruiaren seme Joabek errolda hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.

Erregearen ondasunen arduradunak

25 Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea, zen. Erregeak landetan, hiri eta hirixketan eta dorreetan zituen ondasunen arduraduna Jonatan, Uziasen semea.

26 Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.

27 Mahastien arduraduna Ximei, Ramakoa. Ardandegien arduraduna Zabdi, Xefamgoa.

28 Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa.Olio-biltegien arduraduna Joax.

29 Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.

30 Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa.

31 Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.

Erregearen aholkulariak

32 Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile.

33 Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kutuna zen.

34 Ahitofel hiltzean, Joiada, Benaiasen semea, eta Abiatar jarri ziren haren ordez. Joab zen errege-gudarostearen buruzagi nagusia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29