35 Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak;
36 Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest;
37 Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest;
38 Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.
39 Gudari hauek guztiak, guda-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko.
40 Hiru egun eman zituzten Davidekin, beren ahaideek prestatua zieten janaritik harekin jan eta edanez.
41 Inguruetako jendeak, baita urrutiago bizi ziren Isakar, Zabulon eta Neftaliren leinuetakoek ere, janaria ekarri zieten asto, gamelu, mando eta idiz: irina, piku-opilak, mahaspasak, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari, israeldarrak bozkarioz beterik baitzeuden.