12 Filistearrek han utzi zituzten beren sasijainkoen irudiak, eta Davidek sutan erretzeko agindu zuen.
13 Filistearrak berriro zabaldu ziren haran hartan.
14 Eta Davidek berriro egin zion kontsulta Jainkoari, eta Jainkoak erantzun: «Ez eraso aurrez aurre. Egin itzulingurua haien atzetik eta eraso masustondoen aurretik.
15 Eta masustondoen gainetik datorren oin-hotsa nabaritzean, ekin orduan borrokari, orduantxe joango baitzaizu aurretik Jainkoa filistearren gudarostea hondatzera».
16 Jainkoak agindu bezala egin zuen Davidek, eta Gabaondik Gezer-eraino xehatu zituen filistearrak.
17 Orduan, lurralde guztietan zabaldu zen Daviden izena, eta Jaunak beldurgarri egin zuen nazio guztientzat.