25 Handia baita Jauna,guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.
26 Huts diraatzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
27 Distira eta handitasunaditu inguruan,indarra eta poza bere bizilekuan.
28 Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
29 goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurreraeskaintzak eramanez,adora Jauna,bere santutasunez agertzean.
30 «Ikara zaitezte haren aitzinean,lurtar guztiok!Sendo ezarri du mundua,ez du koloka egingo.
31 Poz bedi zerua, alaitu lurra,esan atzerrietan: “Errege da Jauna”!