35 Esaiozue: “Salba gaitzazu,Jainko salbatzaile horrek.Aska gaitzazueta bildu nazioen artetik,zure izen santuari eskerrak emanez,zure gorespena harro abes dezagun.
36 Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,betidanik betidaino!”»Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»
37 Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez.
38 Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren.
39 Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien.
40 Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete.
41 Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.