38 Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren.
39 Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien.
40 Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete.
41 Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.
42 Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musika-jotzaileek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.
43 Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.