1 Hortan, hil zen amondarren errege Nahax eta beronen semea gertatu zen hurrengo errege.
2 Davidek esan zuen: «Har dezadan Nahaxen seme Hanun, beronen aitak ni hartu ninduen bezain ongi». Eta Davidek mandatariak igorri zizkion, aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Heldu ziren, bada, Daviden zerbitzariak amondarren lurraldera, Hanunen etxera, doluminak emateko asmoz,
3 baina amondarren buruzagiek esan zioten Hanun erregeari: «Zuen aita ohoratzeko kontsolatzaileak direla uste al duzu Davidek bidali dizkizun horiek? Ez ote zaizu jende hori gure lurraldea ikertzera, nahasmendua sortzera eta zelatatzera etorri?»
4 Atzeman zituen, orduan, Hanunek Daviden mandatariak eta bizarra moztu zien, baita jantziak ere erditik behera, ipurmasailetatik behera. Gero, bidali egin zituen