6 Davidentzat gorrotagarri egin zirela ohartu zirenean, Hanun erregeak eta amondarrek ia hogeita hamabost tona zilar eralgi zituzten Ipar Mesopotamia, Maaka eta Tzobako siriarrei guda-gurdiak eta zaldizkoak alokatzeko.
7 Maakan hogeita hamabi mila guda-gurdi eskuratu zituzten, baita bertako erregea ere bere gudaroste eta guzti. Honek etorri eta Medaba hiriaren aurrean ezarri zuen kanpalekua; amondarrak, berriz, beren hirietatik etorriz, elkarrekin bildu ziren gudurako.
8 Davidek, hori jakin zuelarik, Joab bidali zuen bere gudaroste adoretsuarekin.
9 Amondarrak, beraz, borrokarako lerrotan jarri ziren hiri-sarreran. Laguntzera etorritako erregeak, berriz, beste toki batean zeuden landan.
10 Joabek, borroka bai aurretik, bai atzetik zuela ikusirik, Israelgo hoberenak aukeratu eta aramearren aurrez aurre ipini zituen lerrotan.
11 Gainerako gudariak bere anaia Abixairen gidaritzapean utzi zituen, eta honek amondarren aurrean ipini zituen guda-lerrotan.
12 Joabek esan zion anaiari: «Aramearrak nagusitzen bazaizkit, zatozkit laguntzera; amondarrak nagusitzen bazaizkizu, berriz, ni joango natzaizu laguntzera.