17 Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.
18 Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.
19 Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur.
20 Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.
21 Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.
22 Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.
23 Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.