1 Aaronen ondorengoak ere sailetan banatuak zeuden. Hona hemen Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.
2 Nadab eta Abihu beren aita baino lehen hil ziren, semerik gabe, eta Eleazarrek eta Itamarrek hartu zituzten apaiz-eginkizunak.
3 Davidek, Eleazarren ondorengoen arteko zen Tzadokekin eta Itamarren ondorengoen arteko zen Ahimelekekin batera, taldetan banatu zituen Aaronen ondorengoak, berauen eginkizun eta zerbitzuak zehaztuz.
4 Eleazarren ondorengoek familiaburu gehiago izan zuten Itamarrenek baino; horregatik, honela banatu zituzten: hamasei familiaburu Eleazarren ondorengoen artean, eta zortzi Itamarren ondorengoen artean.
5 Senitarte bakoitza halako edo bestelako taldean sartzea zotz eginez erabaki zen; izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren «funtzionario sagaratu» eta «Jainkoaren funtzionario» zeritzen haietakoak.