21 Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak.
22 Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren eta gero Belenera itzuli —antzinako kontuak dira hauek—.
23 Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.
24 Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul.
25 Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma.
26 Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei.
27 Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen; baina haren senideek ez zuten seme-alaba askorik izan eta, horregatik, Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan.