9 Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura».
10 Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.
11 Xuharen anaia Kelubek Mehir sortu zuen, Extonen aita.
12 Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.
13 Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai.
14 Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.
15 Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.