26 Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tiglat-Pileser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.
27 Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.
28 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel.
29 Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.
30 Eleazarrek Pinhas sortu zuen; Pinhasek Abixua;
31 Abixuak Buki; Bukik Uzi;
32 Uzik Zerahias; Zerahiasek Meraiot;