6 honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.
7 Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias
8 eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren semea zen; Xema, berriz, Joelena.Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren.
9 Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan.
10 Saulen garaian, agartarren kontra borroka egin eta menderatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.
11 Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino.
12 Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen.