36 honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias,
37 honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub,
38 honena Tzadok, honena Ahimaatz.
39 Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta
40 Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera.
41 Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten.
42 Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa,