2 Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeita bi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldatzean.
3 Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu.
4 Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera.
5 Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.
6 Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.
7 Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.
8 Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak.