23 Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.
24 Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.
25 Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,
26 honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,
27 honena Nun eta honena Josue.
28 Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.
29 Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.