28 Hauek Jerusalemen bizi zirenen familiaburu izan ziren, beren jatorriz sailkaturik.
29 Gabaon hiriaren sortzailea bertan bizi zen bere emazte Maakarekin
30 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner eta Nadab,
31 Gedor, Ahio eta Zeker.
32 Miklotek Ximea sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.
33 Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.
34 Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.