36 Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza,
37 eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel.
38 Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.
39 Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet.
40 Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.