26 Atezainburu ziren lau lebitarrek, ordea, etengabeko zerbitzua zuten, eta Jainkoaren etxeko gelak eta altxorrak zaintzen zituzten.
27 Jainkoaren etxe inguruan eman ohi zuten gaua, zaindu egin behar baitzuten eta goizero atea ireki.
28 Atezainetarik batzuk kulturako behar ziren gauzez arduratzen ziren, gauzak sartu/atera bakoitzean zenbatzen zituztela.
29 Beste batzuk ontzi arruntez eta ontzi sakratuez arduratzen ziren, baita ogi-irin, ardo, olio, intsentsu eta usaingarriez ere.
30 Baina usaingarriak egiteko nahasketak apaiz batzuek egin ohi zituzten.
31 Matatias lebitarra, Xalum koretarraren lehen-semea, zen beti opil errea egiteko arduraduna.
32 Era berean, Kehaten senitarteko beste lebitar batzuk arduratzen ziren larunbatero eskainiriko ogia egiteaz.