5 Xilotarren ondorengoetakoak: Asaias, lehenengoa, eta beronen semeak.
6 Zerahen ondorengoak: Jeuel eta beronen ahaideak; orotara seiehun eta laurogeita hamar ziren.
7 Benjaminen ondorengoetakoak: Salu, Mexulamen semea —hau Hodabiasena, hau Hasenuarena—,
8 Ibneias, Jerohamen semea, Ela, Uziren semea —hau Makrirena—, eta Mexulam, Xefatiasen semea —hau Reuelena, hau Ibniasena—.
9 Hauek guztiak familiaburu izan ziren beren senitarteetan. Erbestetik itzulitako benjamindarrak bederatziehun eta berrogeita hamasei izan ziren.
10 Apaizen artekoak: Jedaias, Joiarib, Jakin,
11 Azarias, Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Jainkoaren etxeko arduradun zen Ahitubena—,