1 Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean.
2 Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.
3 Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.
4 Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.
5 Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.