1 Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean.
2 Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.
3 Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.
4 Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.
5 Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.
6 Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.
7 Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak.