8 Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.
9 Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen.
10 Orduan, israeldarrek dei egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz».
11 Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,
12 sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?
13 Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.
14 Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»