1 Galaadeko Jefte gudari ausarta zen, Galaaden eta emagaldu baten semea.
2 Baina Galaaden emazteak ere izan zituen seme-alabak. Emaztearen semeok, hazi zirenean, bota egin zuten Jefte, esanez: «Ez duk parterik izango gure aitaren ondarean, beste emakume baten semea haiz eta».
3 Orduan, bere senideengandik alde egin eta Tob lurraldean kokatu zen Jefte. Gizon gaiztaginak bildu zitzaizkion eta lapurretak egiten laguntzen zioten.
4 Aldi baten buruan, amondarrek eraso egin zieten israeldarrei.