35 Alaba ikustean, jantziak urratu eta esan zuen:—Ai, ene alaba! Lur joa utzi nauzu. Zeu izan behar niri zoritxarra dakarkidana! Hitza eman diot Jaunari eta ezin atzera egin.
36 Alabak erantzun zion:—Ene aita, Jaunari hitzeman badiozu, egin nirekin hitzemandakoa, Jaunak menpean jarri baitizkizu etsaiak, amondarrak.
37 Gero, esan zion:—Baina emadazu honako hau: bi hilabetez mendiz mendi neure lagunekin negarrez ibiltzea, ezkondu baino lehen hil behar dudalako.
38 Aitak erantzun zion:—Zoaz!Eta bi hilabeterako joaten utzi zion. Neska mendiz mendi ibili zen bere lagunekin, ezkondu baino lehen hil behar zuelako, negarrez.
39 Bi hilabete haien buruan itzuli zen aitarengana, eta aitak bete egin zuen Jaunari hitzemana. Ezkondu gabe hil zen neska. Horregatik dute Israelen
40 neskek lau egunez Galaadeko Jefteren alabarengatik negar egitera urtero joateko ohitura.