1 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek, eta Jaunak filistearren menpe utzi zituen berrogei urtez.
2 Bazen Tzoran Manoah izeneko gizon bat, Danen leinukoa. Haren emazteak ez zuen haurrik izan, agorra baitzen.
3 Behinola, emakume hari Jaunaren aingerua agertu eta esan zion: «Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu.
4 Baina ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik,