11 Emaztearen ondoren joan zen Manoah. Gizonarenganaino heltzean, esan zion Manoahek:—Zu al zara nire emazteari mintzatu zitzaiona?Gizonak erantzun zuen:—Neu naiz.
12 Orduan, Manoahek:—Zuk hitzemana betetzean, zein arau eta zein jokabide hartu beharko du haurrak?
13 Jaunaren aingeruak Manoahi:—Zure emazteak bete dezala esan nion guztia.
14 Ez dezala hartu mahatsez eginiko ezer, ez edan ardorik, ez edari mozkorgarririk, eta ez dezala jan ezer kutsaturik. Bete dezala agindu nion guztia.
15 Orduan, Manoahek Jaunaren aingeruari:—Geldi zaitez gurekin; antxume bat prestatuko dizugu.
16 Jaunaren aingeruak erantzun zion:—Geldiaraziko baninduzu ere, ez nuke zuk emandakorik jango; erre-oparia egin nahi baduzu, eskaini Jaunari.Manoahek, Jaunaren aingerua zela ohartu gabe,
17 galdetu zion:—Nola duzu izena, zuk hitzemana betetzean, ohora zaitzagun?