18 Eta Jaunaren aingeruak:—Zertarako jakin nahi duzu nire izena? Misteriotsua da.
19 Manoahek, antxumea eta labore-oparia harturik, erre-oparia eskaini zion haitz baten gainean bere egintzetan misteriotsua den Jaunari. Manoah eta emaztea begira gelditu ziren.
20 Aldaretik sugarra zerurantz igotzean, Jaunaren aingerua ere igo egin zen aldareko sugarrekin batera. Hori ikustean, Manoah eta emaztea ahuspeztu egin ziren lurreraino.
21 Aurrerantzean ez zitzaien agertu Jaunaren aingerua Manoahi eta emazteari. Orduan, Manoahek, Jaunaren aingerua izan zela oharturik,
22 esan zion emazteari:—Seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu.
23 Emazteak, ordea, esan zion:—Hil nahi izan bagintu, ez zigukeen onartuko egin dizkiogun erre-opari eta labore-oparia, eta ez zigukeen ikus eta entzunaraziko horrelako gauzarik.
24 Emazteak haurra izan eta Samson izena eman zion. Hazi zen haurra eta bedeinkatu zuen Jaunak.