20 Aldaretik sugarra zerurantz igotzean, Jaunaren aingerua ere igo egin zen aldareko sugarrekin batera. Hori ikustean, Manoah eta emaztea ahuspeztu egin ziren lurreraino.
21 Aurrerantzean ez zitzaien agertu Jaunaren aingerua Manoahi eta emazteari. Orduan, Manoahek, Jaunaren aingerua izan zela oharturik,
22 esan zion emazteari:—Seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu.
23 Emazteak, ordea, esan zion:—Hil nahi izan bagintu, ez zigukeen onartuko egin dizkiogun erre-opari eta labore-oparia, eta ez zigukeen ikus eta entzunaraziko horrelako gauzarik.
24 Emazteak haurra izan eta Samson izena eman zion. Hazi zen haurra eta bedeinkatu zuen Jaunak.
25 Tzora eta Extaol hirien arteko Danen kanpalekuan zegoen batean, Jaunaren espiritua Samsoni eragiten hasi zen.