7 Baina esan dit: “Sabelean sortu eta semea izanen duzu. Ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik; amaren sabelean sortu eta hil arte, “nazireu” izan behar baitu haurrak, hau da, Jaunarentzat sagaratua”».
8 Orduan, Manoahek otoitz hau egin zion Jaunari: «Otoi, ene Jauna, betorkigu berriro lehen bidali duzun Jainkoaren gizona eta esan diezagula zer egin behar dugun jaioko den haurrarekin».
9 Entzun zuen Jaunak Manoahen oihua eta etorri zen berriro Jainkoaren aingerua emakumeagana. Zelaian eseria zegoen emakumea, baina haren senar Manoah ez zen harekin.
10 Orduan, emakumeak lasterka joan eta esan zion senarrari: «Lehengoan etorri zitzaidan gizona agertu zait berriro».
11 Emaztearen ondoren joan zen Manoah. Gizonarenganaino heltzean, esan zion Manoahek:—Zu al zara nire emazteari mintzatu zitzaiona?Gizonak erantzun zuen:—Neu naiz.
12 Orduan, Manoahek:—Zuk hitzemana betetzean, zein arau eta zein jokabide hartu beharko du haurrak?
13 Jaunaren aingeruak Manoahi:—Zure emazteak bete dezala esan nion guztia.