1 Lurralde hartako zenbait jentil-herri bizirik utzi zuen Jaunak, Kanaango gerlak ikusi ez zituzten israeldarrak haien bitartez probatzeko.
2 Aurrez gerrarik ikusi ez zuten israeldar-belaunaldiak hezteko eta gudurako trebatzeko baizik ez zen izan hori.
3 Hona hemen zein ziren jentil-herri haiek: filistearren bost buruzagiak, kanaandar guztiak, sidondarrak eta Baal-Hermon menditik Hamateko sarreraraino Libanoko mendialdean bizi ziren hibiarrak.
4 Horrela probatuko zituen Jaunak israeldarrak eta jakingo beraien gurasoei Moisesen bitartez emaniko aginduak betetzen zituzten ala ez.
5 Beraz, kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artean bizi izan ziren israeldarrak.
6 Haien alabak emaztetzat hartu eta beren alabak haien semeei eman zizkieten eta haien sasijainkoak gurtu zituzten.
7 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten israeldarrek: Jaunaz, beren Jainkoaz, ahaztu eta Baal eta Axeraren idoloak gurtu zituzten.