15 Orduan, israeldarrek Jaunari dei egin eta Jaunak salbatzailea sorrarazi zuen haientzat: Gera-ren seme Ehud, benjamindarra; ezkertia zen.Israeldarrek Ehud bidali zuten Moabeko errege Egloni zerga ordaintzera.
16 Ehudek aho biko ezpata, metro erdi bat luzekoa, egin zuen eta jantzien azpian lotu, eskuineko izter ondoan.
17 Aurkeztu zion, bada, zerga Moabeko errege Egloni —Eglon oso gizena zen—
18 eta, zerga eman ondoren, bidelagunekin batera itzuli egin zen;
19 baina Gilgal ondoan dauden idoloetara heltzean, berriro itzuli eta esan zion erregeari:—Errege jauna, isilpeko mandatua dakarkizut.Erregeak esan zien berekin zeuden zerbitzariei:—Ixo! Alde zuek!Alde egin zutenean,
20 Eglonengana hurbildu zen Ehud. Erregea beretzat bakarrik zuen goiko gela freskoan zegoen eseria. Ehudek esan zion:—Jainkoaren mandatua dut zuretzat.Erregea jaiki egin zen aulkitik.
21 Orduan, Ehudek ezker-eskua luzatu, eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari