17 Aurkeztu zion, bada, zerga Moabeko errege Egloni —Eglon oso gizena zen—
18 eta, zerga eman ondoren, bidelagunekin batera itzuli egin zen;
19 baina Gilgal ondoan dauden idoloetara heltzean, berriro itzuli eta esan zion erregeari:—Errege jauna, isilpeko mandatua dakarkizut.Erregeak esan zien berekin zeuden zerbitzariei:—Ixo! Alde zuek!Alde egin zutenean,
20 Eglonengana hurbildu zen Ehud. Erregea beretzat bakarrik zuen goiko gela freskoan zegoen eseria. Ehudek esan zion:—Jainkoaren mandatua dut zuretzat.Erregea jaiki egin zen aulkitik.
21 Orduan, Ehudek ezker-eskua luzatu, eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari
22 oso-osorik, kirten eta guzti; gantzek estali egin zuten ezpata, Ehudek ez baitzuen atera erregearen sabeletik. Ondoren, leihotik atera zen,
23 atzealdetik, goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.