22 oso-osorik, kirten eta guzti; gantzek estali egin zuten ezpata, Ehudek ez baitzuen atera erregearen sabeletik. Ondoren, leihotik atera zen,
23 atzealdetik, goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.
24 Ehud joan eta gero, zerbitzariek, etorri eta goiko gelako ateek maratila emana zutela ohartzean, erregea bere gela freskoan sabela husten ariko zela uste izan zuten.
25 Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren, goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako. Giltza hartu eta atea irekitzean, han aurkitu zuten beren nagusia lurrean zerraldo, hila.
26 Haiek zain zeuden bitartean, Ehudek, idoloen ingurutik igaro eta Seirara egin zuen ihes.
27 Heldu zenean, Efraimgo mendialdean adarra jo zuen eta israeldarrak menditik jaitsi ziren, Ehud bera buru zutela.
28 Ehudek esan zien: «Jarrai niri! Eskura eman baitizkizue Jaunak zeuen etsai moabdarrak».Eta haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.