26 Haiek zain zeuden bitartean, Ehudek, idoloen ingurutik igaro eta Seirara egin zuen ihes.
27 Heldu zenean, Efraimgo mendialdean adarra jo zuen eta israeldarrak menditik jaitsi ziren, Ehud bera buru zutela.
28 Ehudek esan zien: «Jarrai niri! Eskura eman baitizkizue Jaunak zeuen etsai moabdarrak».Eta haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.
29 Egun hartan hamar mila moabdar inguru hil zituzten, denak sendoak eta indartsuak. Ez zuen batek ere ihes egin.
30 Handik aurrera, moabdarrak israeldarren menpe egon ziren eta bakea izan zen herrialdean laurogei urtez.
31 Ehuden ondoren, Anaten seme Xamgar izan zen buruzagi. Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez. Horrela, berak ere salbatu zuen Israel.