9 Orduan, israeldarrek oihu egin zioten Jaunari eta honek salbatzaile bat bidali zien: Kenazen seme eta Kaleben anaia gazteena, Otniel; honek salbatu zituen.
10 Jaunak bere espiritua eman zion Otnieli eta honek gobernatu zuen Israel. Borroka egin zion Mesopotamia Garaiko errege Kuxan-Rixataimi eta, Jaunak eskura eman ziolarik, Otnielek menderatu egin zuen.
11 Israel herrialdea bakean egon zen berrogei urtez, harik eta Kenazen seme Otniel hil zen arte.
12 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek; horregatik, israeldarrak zigortzeko, Moabeko errege Eglon indartu zuen Jaunak.
13 Amondarrak eta amalektarrak berekin harturik, joan eta menderatu egin zituen Eglonek israeldarrak eta Palmondoen hiria eskuratu zuen.
14 Hemezortzi urtez egon ziren israeldarrak Moabeko errege Eglonen menpe.
15 Orduan, israeldarrek Jaunari dei egin eta Jaunak salbatzailea sorrarazi zuen haientzat: Gera-ren seme Ehud, benjamindarra; ezkertia zen.Israeldarrek Ehud bidali zuten Moabeko errege Egloni zerga ordaintzera.