1 Ehud hiltzean, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek.
2 Jaunak, orduan, Hatzor hirian kanaandarren errege zen Jabinen esku utzi zituen. Sisera zuen izena haren gudarostearen buruzagiak eta Haroxet-Goim hirian bizi zen.
3 Siserak burdinazko bederatziehun guda-gurdi zituen eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak; horregatik, israeldarrek dei egin zioten Jaunari.
4 Aldi hartan, Lapidoten emazte Debora profetesak gobernatzen zuen Israel.