11 Aldi hartan Heber kendarra beste kendarrengandik, hau da, Moisesen aitaginarreba zen Hobaben ondorengoengandik banandu eta Kedex ondoan zegoen etxolatua, Tzaanaimgo artearen inguruan.
12 Abinoamen seme Barak Tabor mendira igoa zela jakin orduko, Sisera,
13 burdinazko bederatziehun guda-gurdiak eta bere gudaroste osoa bildurik, Haroxet-Goimdik atera eta Kixon errekara joan zen.
14 Orduan, Deborak esan zion Baraki: «Eutsi! Gaur emanen dizu Jaunak eskura Sisera. Jauna doa zure gudari-taldearen buru».Bere hamar mila gizonak ondoren zituela jaitsi zen Barak Tabor menditik.
15 Eta Jaunak sakabanatu egin zituen Sisera eta beroren guda-gurdiak eta gudaroste osoa, Baraken erasopean. Siserak guda-gurditik jaitsi eta oinez egin zuen ihes.
16 Barak Haroxet-Goimeraino joan zen guda-gurdi eta gudarostearen atzetik. Siseraren gudari guztiak ezpatapean erori ziren, bizirik bat ere gelditu gabe.
17 Sisera bera oinez joan zen ihesi Heber kendarraren emazte Jaelen oihal-etxolaraino, bakean baitziren Hatzorko errege Jabin eta Heber kendarra.