1 Egun hartan, Deborak eta Abinoamen seme Barakek honela kantatu zuten:
2 «Prest daude israeldarrak gudurako,herriak bere burua eskaintzen du.Goretsi Jauna!
3 Entzun, erregeok!Adi, nagusiok!Nik nahi diot Jaunari kantatu,Jauna, Israelen Jainkoa, goraipatu.
4 Zu Seirtik ateratzean, Jauna,Edomgo zelaietan barrenaaurrera egitean,lurra ikaratu egin zen,ortzia dardaratu;hodeiek euria isuri zuten,
5 mendiek behea jo,Jauna, Sinaiko Jauna,Israelen Jainkoa igarotzean.
6 «Anaten seme Xamgarrenegunetan,Jaelen egunetan,ezin zen bideetan ibili,bidaiariek zeharbidezibili behar zuten.
7 Ez zegoen buruzagirik,ez zegoen bat ere Israelen,neu, Debora, altxatu nintzen arte,Israelen amatzatagertu nintzen arte.