26 Hartu zuen ezkerraz ziriaeta eskuinaz langileen mailua,jo zuen Siseraeta burua txikitu zion,bekokia zanpatu eta zulatu zion.
27 Jaelen oinetara makurtu zen,erori eta lurrean gelditu zerraldo.Beraren oinetaramakurtu zen tokianerori zen hilotz.
28 «Siseraren amak,leihotik begira,leiho-saretik oihuka, zioen:“Zergatik dator hain beranduharen guda-gurdia?Zergatik hain geldoharen zaldiak?”
29 Damarik argienak erantzuten dio,eta berak bere buruarierrepikatzen:
30 “Aurkitutako harrapakinakbanatzen ari dira, noski!Bana, bina neskatxagudari bakoitzari,kolorezko ehunak Siserarentzat,kolorezko oihalak:koloretan bordaturiko oihalakharen leporako”.
31 «Gal bitez horrelazure etsaiak, Jauna.Zure adiskideak, aldiz,izan bitez eguzkiaegunsentian bezain bizi!»Hauen guztien ondoren, bakean bizi izan ziren israeldarren herrialdean berrogei urtez.