6 «Anaten seme Xamgarrenegunetan,Jaelen egunetan,ezin zen bideetan ibili,bidaiariek zeharbidezibili behar zuten.
7 Ez zegoen buruzagirik,ez zegoen bat ere Israelen,neu, Debora, altxatu nintzen arte,Israelen amatzatagertu nintzen arte.
8 Beste jainko batzukaukeratu zituzten,gudua gainean zuten arren.Ez zuten babeskirik, ez lantzarikIsraelgo berrogei mila gizonek.
9 «Israelgo gudalburuekinnire bihotza,beren burua eskaintzen dutenherritarrekin.Goretsi Jauna!
10 Asto zuri baten gainean,tapiz gainean eseriak zoaztenoketa oinez zoaztenok, entzun
11 putzuetan urabanatzen dutenen oihua:Jaunaren garaipenakontatzen ari dira,bere indarrez Israeliemaniko garaipena.Jaunaren herriahiriko ateetara jaitsi da.
12 Esna, itzar zaitez, Debora,itzarri, esnatu,kanta ezazu!Jaiki, Barak,hartu zeure gatibuak,Abinoamen seme horrek!