1 Jerubaalen seme Abimelek Sikemera joan zen bere amaren senideengana, eta honela mintzatu zitzaien bere amaren aldeko ahaideei:
2 —Esaiezue Sikemgo nagusi guztiei: «Zer duzue egokiago, Jerubaalen hirurogeita hamar semeak izatea ala gizon bakarra izatea zuen agintari? Oroitu, gainera, zeuen odol eta jatorrikoa nauzuela ni».
3 Amaren senideek esan zieten hori guztia Sikemgo nagusiei, eta hauek Abimeleken alde jarri ziren, senide zutela esanez.
4 Baal-Berit jainkoaren jauretxetik zilarrezko hirurogeita hamar txanpon hartu eta Abimeleki eman zizkioten; honek, diru harekin, gizon arlote eta abenturazale-talde bat bildu zuen, jarrai ziezaioten.
5 Ofrara, bere aitaren etxera, joan eta bere anaiak, Jerubaalen hirurogeita hamar semeak, hil zituen, denak harri beraren gainean. Jerubaalen semerik gazteena, Jotam, besterik ez zen gelditu, gorde egin baitzen.